XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere berriek eskuz esku korritzen dute baina igorpen berriek ez diote lehen iturriaren lekukotasunari herdoil eta nahasketa baizik eransten (1970: 26-27) 2 La búsqueda de un método que permitiera eliminar en lo posible lo subjetivo se remontaba a los orígenes de la filología y se halla estrechamente ligada a la concepción del libro como transmisor de unos significados fundamentales -la res-, que se conformaban a su vez a través de unos significantes únicos -los verba-, Blecuaren aipua (1983: 9) zorigaitzez hemen moztu behar dudana jarraipenaren interesa (eta humorea) begibistakoa den arren. Aitortu behar dut neurri batean harritu nauela begiratu ditudan testukritika eskuliburu eta lanetan hiztegiek aurkezten dituzten arazoez ezer ez aurkituak. Halere, nago testukritika ez-mekanikoaz (hots ez-Lachmanniarraz) aritzen direnek bederen baluketela horretan interesik; pentsa bedi, urrutiago joan gabe, zeharkako tradizio, aipu, zuzenketa/berridazketa eta abarretan hiztegiek (inoiz batek baino gehiagok) duten garrantzian. Testuan ematen den Malkielen gogoetak hiztegigileei beharbada sail-barnetiko interesik ere sor liezaieke.

0.2 Genio y lengua-tik datorren eta hain arrakastatsua izan den Larramendiren ariketa eta nortasunaren irudi zaharkituari (ikus Lakarra 1985a) 3 Harrigarri da L-ren azterketen interesa haren halaholako etimologiekiko sentiberatasunean eta antzeko azaleko kontuetan oinarritu izana. Euskara idatziaren historian 150 urtez izan duen eragina nekez azal daiteke bide agor horiek zehar. eutsi nahi dionik gelditzen bada ere, badirudi azken bospasei urteotan Larramendirekikoak aldatuaz doazela (cf. Lakarra 1985a, 1985b, 199lb, 1991f, Mitxelena 1983,1984, Sarasola 1986, Urgell 1985), egungo hurbilketa ohizkoena edo hedatuena besterik delarik.

Pausu larriena egina izanik, L-ren garrantzia bidebatez, beharrik balitz, bere izen ona aldarrikatu ondoren, luzeena dugu peitu, hots, haren azterketa 4 Urriegia da orain arte euskal hiztegigintzaren historiaz duguna. Cf. Quemada (1968) Frantziako 1539-1863 bitarteko hiztegiez. Nabarmen da Arzamendi (1981) [1985ko hitzaurrean errepikatua] izen eta urtekako sailkapen hutsa dela, gehienik ere eskema balioa izan dezakeena.

Zereginik ez da falta eta hara berehalako batean bururatzen zaizkidanak: Mitxelenak hasitako L-ren Hiztegiaren Eraskinaren (E) azterketa amaitu; behingoan Hiztegiarekin sartu bere egitura ikusiaz, hitzberri, mailebu, hiztegi-hitzak ezagutuaz eta markatuaz; mailebuen zenbata eta nolakotasuna zehaztu; orobat hitzberriena, zelan sortzen dituen gehituaz; halaber, hiztegi-hitzak, L eta aurreko eta garaiko hiztegigintzaren harremanak azalduaz; L-ren hitzberri (eta hark bertakotuen) iraupena eta bizitza ikertu; HH-aren (= Hiztegi Hirukoitz-aren) eta DVC (= Diccionario Vasco-castellano-aren) arteko erlazioa Altuna 1967ko oharrak zehaztuaz eta zabalduaz; HH eta garaiko eta beranduagoko hiztegien artekoa (Sbarbi-Urquijo delakoarekikoa, esaterako)...

Segur naiz ikerlari frango litzatekeela, horretan denbora luzeegian jarri gabe gainera, beste dozenerdina puntu gehituko lukeenik.

5 Komeniko litzateke, euskal tradizio urriarengatik dezakeguna bait da, ahalik eta lasterren izatea iparralderako ere 1745 arteko testuen tesaurusa. Hegoalderako badira, argitaratzeko zerbait gaurkotu beharko diren, Sarasola 1980 eta Lakarra 1984 eta baita XVIII. mendeko beste zenbait testu laburrenak ere (Peñaflorida, Olaetxea eta Larramendi bera); iparralderako Altunaren Lexicón Dechepariano dugu eginkizun horretatik hurbilenik. M.ª J. Soto Michelenaren El lexicón de RS de 1596, ASJU, XIII-XIII, 1978-79, ezin da adibidetzat jar, har dezagun alderditik har dezagula: hitzak agertzen diren errefrau zenbakien proba zuzenketa gabezia aski ez balitz bere balioa gal zezan, hain dira ugari ulerpen txarrak (jaya daude egonpean esateko) eta batez ere hain irizpide bereziak ditu hitzak sailkatzeko (da, etorri da-koa, etorri-n adibidez) non ez duen betetzen are era honetako hiztegi baten behin-behineko funtzioa, hots, berehalakoan eta erabateko segurantzaz ohartzea delako hitz bat agertzen den edo ez testu batean

(6) Honetarako, zalantzarik gabe, gehixeago lagundu beharko lukete zenbait edizio, ustez kritikoren, aparatuek; aspaldixko hasi ziren filologoak toki horietan biltzen, testu ezarketarekikoez landa, iturri, antzeko pasarte eta are hitz interesgarrienen historiazko oharrak, hitz baten adiera beste kide batez ematea gutxietsiz edo.